XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PETROLIO BIRFINDEGIAKPETROLIOUNTZIA / PETROLIOBIDEA / GASOLINA / GASOLIOA / OLIOAK / FUELOLIOA / ALKITRANA / PLASTIKOAK
Begira ongi eskema honi.
Zenbat gauza ez ote da egiten petrolioaz!.
Petrolioa ez da zuzenean erabiltzen.
Lehenik iragazi eta birfindu egiten da iragaztegietan.
Eta gero petroliotik, gasolina, gasolioa, eta beste gauza asko lortzen da.
Joan zaitez gasolindegi batetara eta galde itzatzu gasolina, gasolio eta olio desberdinen prezioak.
Gero idatz itzazu hemen.
Gasolindegietan debekaturik dago tabakoa erretzea.
Ba al dakizu, zergatik den hori?